" Bermeoko odol emaileak omentzeko ekitaldia egin zen joan den zapatuan, urriaren 14an, Kafe Antzokian. 20-25 odol emate egiteagatik, 59 bermeotar zeuden deituta omenaldira, baina guztiek ezin izan zuten parte hartu. Bertaratutakoek diploma bana jaso zuten, talde argazkia atera, eta, ondoren, mokadutxoa jateko aukera izan zuten.

 

Ekitaldian, besteak beste, Alvaro Larreak eta Victor Mansok, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteko presidenteak eta koordinatzaileak, hurrenez hurren, Iñaki Zaratek, Bermeoko odol emaileen elkarteko presidenteak, eta Irune Ormaetxeak,  Bermeoko zinegotziak, parte hartu zuten. "

 

http://busturialdea.hitza.eus/2017/10/17/bermeoko-59-odol-emaile-beterano-omendu-dituzte