Odol emaileak:

Pasa den urriaren 24an (asteartea), Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Deia-ren Zuzendaritza Batzordeak Basauriko Odol Emaileen Elkartea hautatu zuen aurtengo sarietako bat emateko.

Ekitaldi xume eta hunkigarri batean, Elkarte honetako eta Dosanbiz-eko kide batzuk azaldu ginen saria jasotzeko eta Jesús María Amondarain aukeratu genuen herriko odol emaileen ordezkaritzat. Bera aukeratu genuen ehun emate baino gehiago izateagatik, baina batez ere gure esker ona adieraztearren, Oñatin 30 urtetan zehar bizi baina Basaurira odola ematera etortzen den persona bati.

Gaur egungo pertsonei batzuetan zaila egiten zaie eserleku bat uztea edo agur bat ematea. Guretzat, edozein ekitaldian Basauriko Odol Emaileak ordezkatzea buru estimu eta erantzukizun handia da, mirari bat iruditzen baitzaigu bere denbora eta odola eskuzabalki ezezagunentzat eskaintzen dituzten pertsonen mailan egotea. Bueno ba mirari hori asteartero gertatzen da Basaurin 16:30 eta 21:00 bitartean.

Eskerrik asko Deiari, Odol Emaileak gogoan izateagatik.

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
Al Abe 09 @08:30 - 21:00
Ermua: Antiguo Ambulatorio
Al Abe 09 @16:30 - 21:00
Sopelana: Eleixalde Kalea Sopelana
Al Abe 09 @16:30 - 21:00
Gernika-Lumo: Foru Plaza
Al Abe 09 @16:30 - 21:00

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube