Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak, Bilboko Udalarekin batera, ODOL EMATEAREN XI ASTEA antolatu du Bilbon eta, horretarako, odola emateko unitate mugikor bat jarriko du Bilboko Areatzan, uztailaren 10etik 15era, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
“DONA AND GO! GOZATU¨lemapean (Eman odola, joan oporretan eta gozatu). Hiru minutuan behin gure ospitaletan badago norbait odola behar duena. Egun batean zeu izan zaitezke. Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen mezua da.
· Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).
· EAEn, joan den urtean 86.142 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.
Zer egin behar dut odola emateko?
1. Odola emateko nahia adierazi odola jasotzeko ditugun unitate mugikorretan.
2. Osasun galdetegi bat irakurri eta bete.
3. Odola emateko unitateko medikuak emailearen tentsio arteriala, pultsua eta hemoglobina neurtuko ditu eta odola emateko betekizunen gaineko edozein zalantza argituko du.Dena ondo egonez gero:
4. Erizainak odola aterako du. 8 eta 10 minutu bitartean irauten du horrek.
5. Odol emanaldia amaituta, bi minutuz atsedenean egon beharko da eta likido asko edan.
INFORMAZIO GEHIAGO
Tel.:900 303 404
www.donantes2punto0.eus