OHARRA martxoa 2014
Gaurkotasuna
MEZU FALTSUAK ODOLA EMATEKO ESKATUZ!
Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak odol.emaileei eta herritar guztiei argitu egin nahi die sarean mezu premiazko eta larri batzuk dabiltzala, ustez Valentziako La Fe ospitalean ingresatuta dagoen ume batentzako odola eskatuz, eta antzeko beste kasuak ere bai.
Gaur egun, Estatu mailan, erkidegoetako zonaldeetako Transfusio Zentroetan dago antolatuta transfusioa, eta bertako jarduketa protokoloa eta koordinazioa dela-eta halako kasuak ezin dira gertatu. Beraz, mezu hauek guztiz faltsuak dira. Zorionez, odol-emateak ez du halako premiazko mezuen beharrik. Izan ere, halako mezuek odol-emate altruistatik urrun geratzen den helburua izaten dute.
EUSKADIKO ODOL EMAILEAK