Plaketak, tronbozito ere deitu izan direnak, korpuskulu txiki batzuk dira, 2 - 4 mikrako diametroa dutenak, oro har elipsoideak edo biribilduak, zurbilak eta zeharrargitsuak, eta nukleorik gabeak.
Zelula hauen kopurua 250.000 eta 300.000 bitartekoa dira mm3 bakoitzeko. Plaketak beren kasa pilatzen dira airea topatzen dutenean, edo endotelioen gainazala eraldatzen denean, edo pareta baskularretan lesio bat gertatzen denean.
Odoljario bat gertatzen denean, plaketen eginkizuna tronbo edo odolbildu bat osatzea da, haustura edo zauri hori buxatu edo eteteko.