Leukozito izena ere ematen zaie. Globulu gorriak ez bezala, ohiko zelulak dira, nukleoa dute eta zitoplasma likatsu eta bikortsu bat ere bai. Odol-basoetatik irten daitezke, paretak zeharkatuz, beren eginkizuna bete ahal izateko.
Pareta baskularretatik barrena igarotzeari diapedesis izena ematen zaio.
Globulu zurien eginkizuna gure organismoa agente patogenoetatik babestea da. Zelula hauen kopurua eritrozitoena baino askoz txikiagoa da. mm3 batean 8.000 eta 9.000 leukozito bitartean aurkitzen dira.