Odol emaileak:

Seritrozito edo hemati ere deitzen zaie. Beren forma lente ganbilbiko batena da, elastikotasun eta malgutasun handia dute, eta horri esker, kapilarretatik igarotzean zenbait itxuraldaketa izan ditzakete, diametro handiagoko basoetan daudenean beren jatorrizko formara itzuliz.

7-8 mikra inguruko diametroa izan ohi dute, eta 2 mikra lodi dira. mm3 bakoitzeko hemati-kopurua 5.000.000 da, eta horrek esan nahi du heldu batek dituen globulu gorrien kopurua 25 bilioitik gorakoa dela; beraz, oso tamaina txikia izan arren, gure globulu gorri guztiak bata bestearen atzetik ilara batean jarriko bagenitu, 175.000 kilometroko kate bat lortuko genuke, eta munduari lau aldiz bira eman ahal izango genioke.

Globulu gorrien eginkizuna biriketatik ehun ezberdinetako zeluletaraino oxigenoa garraiatzea da, eta aldi berean, haietatik anhidrido karbonikoa jasotzen du biriketatik barrena kanporatua izan dadin.

Hemati-kopurua gutxitzean anemia deitzen dugun hori gertatuko litzateke. Globulu gorrien gainazalean aurkitzen diren substantzia batzuen arabera odol-mota ezberdinak bereiz ditzakegu. Transfusio bat egitean, kontuan hartu behar da odol-emailearen odol-taldea eta gaixoarena bateragarriak izan daitezela. Odol-talde garrantzitsuenak A B O eta Rh sistemaren arabera bereizten direnak dira, eta beraz 8 odol-talde bereiz daitezke, hots: A+, A-, O+, O-, B+, B-, AB+ eta AB-..

O- talde unibertsala deitzen zaiona da, bere odoletik edozein pertsonari eman diezaiokeelako. Gainerako taldeentzat bateragarritasun-taula bat dago, odola ematean kontuan hartu behar dena.

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
Al Mai 20 @08:30 - 21:00
Zalla: Ambulatorio
Al Mai 20 @16:30 - 21:00
Bilbao: Bombero Etxaniz
Al Mai 20 @16:30 - 19:30
Bilbao: Zorrotza, Calle Zorrozgoiti, 7
Al Mai 20 @16:30 - 21:00
Donostia-San Sebastián: CL. Manuel Lekuona, 1 - bajo
Al Mai 20 @16:30 - 20:30
Erandio: Junto Metro, Calle Tartanga, 2
Al Mai 20 @16:30 - 21:00
Aretxabaleta: AUTOBUSA-AUTOBUS . HERRIKO PLAZA
Al Mai 20 @16:45 - 20:00
Tolosa: Kultur Etxea
Al Mai 20 @18:00 - 20:30

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube