Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Osakidetzaren mendeko zentroa da. Zentro horrekEuskadin odolaren eta ehunen hornidura eta erabilera egokia bermatzea du xede. Odolaren eta horren deribatuen tratamenduan eta ikerketan erreferentziako zentroa da Europan.
Xede hauek ditu gure erakundeak ...
… Odol- eta ehun-ematearen eremuan erakunde berritzailea izatea, kalitateko kudeaketa-eredu baten bitartez. Eredu horrek nazioartean jarduten du eta odola eta ehunak atera, prozesatu eta biltegiratzeko teknologia berrienak erabiltzen erreferente da.
… Gure gizartearentzat irekiak izatea, gizarteari irekita egotea eta herritarrekin etengabe harremanetan egotea. Horretarako, informazio argi eta gardenaren bitartez, konfiantza beharrezkoa sortuko dugu, Euskadiko osasun-sistema une bakoitzean beharrezkoak diren produktu hemoderibatuez hornitzea lor dezagun.
Ezagutu gure funtzionamendua ...