Odola ateratzeko unitateetan bildutako odol-poltsa guztiak Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrora bidaltzen dira. Eguna bukatzean, zatikatze prozesua hasten da, odolaren osagaiak elkarrengandik bereizteko. Horra hor zatikatze prozesuaren urratsak:
- Odola iragazten da leukozitoak kentzeko.
- Odola makina berezi batzuetan zentrifugatzen da 12 minutuz, hematieak, odol-plasma eta plaketak elkarrengandik bereizteko.
Aldi berean, odola ateratzean lortu diren lagin-hodiekin odolaren kontrol analitikoa egiten da B edo C Hepatitisa, HIESA edo sifilia dauden detektatzeko eta bestetik, odol-taldea eta Rhfaktorea zehazten dira eta antigorputz irregularrak dauden aztertzen da.
Ezagutu gure laborategia ...