Odol emaileak:

Emaile berriak

  • 18 ta 65 urte artean izan.
  • 50 kilo baino gehiago pisatu behar da
  • Odol emateko aldia hiru hilabetekoa da
  • Urtero odol emateko mugak:
  1. 4 aldiz gizonezkoak
  2. 3 aldiz emakumezkoak
  • Odol ematea ez da komenigarri hurrengo 24 orduetan:
  1. Ibilgailu handiak gidatuko baduzu
  2. Lan edo kirol arriskutsuak egingo baduzu.

 

Ohiko emaileak

Fomularioan agertzen diren galdera batzuk:

  • Ondoezen bat izan al duzu, edo egun hauetan osasun-informeren baten zain al zaude?
  • Azalean edo mukosetan inplante, zulaketa edo tatuaiaren bat egin al dizute?
  • Nolabaiteko txertoren bat edo medikazio edo drogaren bat hartu al duzu (naturala nahiz sintetikoa)?
  • Botikaren bat hartu al duzu ahotik, aknea edo psoriasia sendatzeko edo ilea ez erortzeko?
  • Odolik eman al duzu Autonomia Erkidego honetatik kanpo azken 6 hilabeteetan?
  • Jaso al duzu inoiz odol, plasma, plaketa edo odolaren osagai edo eratorri motaren baten transfusiorik?
  • Gaixotasun infekziosorik (hepatitisa, hiesa, barizela...) izan al duzu edo halakoren bat duen inorekin harremanetan egon al zara?
  • Sexu harremanik izan al duzu ezezagun batekin edo arriskuko praktikak egiten dituen inorekin ( prostituzioa, drogamenpekotasuna, promiskuitatea .. ) azken sei hilabeteetan?
  • Egin al duzu bidaiaren bat atzerrira (Europatik kanpo) azken urtean?
  • Erreinu batuan bizi izan al zara 1980-1996 epean, edo izan al duzu inoiz zuk edo zure senideren batek creutzfeld-jakob gaixotasuna? Zu edo zure gurasoetako bat bizi izan al da denbora luzean ekialdeko Europan, Afrikan (iparraldean edo Saharaz hegoaldean), erdialdeko Amerikan edo Hegoamerikan, Asian edo Ekialde Urrunean?
  • Egindako galdeketari dagokionez, zalantzaren bat duzu edo ulertu ez duzun galderaren bat berriro azaltzea nahi al duzu?

 

"18 ta 65 urte artean izan ta 50 kilo baino gehiago pisatu behar."

Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak odola ematearen buruzko informazio guztia eguneratzen ditu.

 

Aldizka odol emateko betekizunak aldatzen ditugu, los avances en tecnología biomédica así como nuevos descubrimientos científicos hacen de esta actualización un elemento constante en nuestro trabajo y necesario por lo que lanzamos materiales divulgativos que reúnen toda la información necesaria.

 

Gehiago jakin nahi baduzu sakatu hemen

 

 

Fomularioan agertzen diren galdera batzuk...

 

  • Ondoezen bat izan al duzu, edo egun hauetan osasun-informeren baten zain al zaude?
  • Azalean edo mukosetan inplante, zulaketa edo tatuaiaren bat egin al dizute?
  • Nolabaiteko txertoren bat edo medikazio edo drogaren bat hartu al duzu (naturala nahiz sintetikoa)?
  • Botikaren bat hartu al duzu ahotik, aknea edo psoriasia sendatzeko edo ilea ez erortzeko?
  • Odolik eman al duzu Autonomia Erkidego honetatik kanpo azken 6 hilabeteetan?
  • Jaso al duzu inoiz odol, plasma, plaketa edo odolaren osagai edo eratorri motaren baten transfusiorik?
  • Gaixotasun infekziosorik (hepatitisa, hiesa, barizela...) izan al duzu edo halakoren bat duen inorekin harremanetan egon al zara?
  • Sexu harremanik izan al duzu ezezagun batekin edo arriskuko praktikak egiten dituen inorekin ( prostituzioa, drogamenpekotasuna, promiskuitatea .. ) azken sei hilabeteetan?
  • Egin al duzu bidaiaren bat atzerrira (Europatik kanpo) azken urtean?
  • Erreinu batuan bizi izan al zara 1980-1996 epean, edo izan al duzu inoiz zuk edo zure senideren batek creutzfeld-jakob gaixotasuna? Zu edo zure gurasoetako bat bizi izan al da denbora luzean ekialdeko Europan, Afrikan (iparraldean edo Saharaz hegoaldean), erdialdeko Amerikan edo Hegoamerikan, Asian edo Ekialde Urrunean?
  • Egindako galdeketari dagokionez, zalantzaren bat duzu edo ulertu ez duzun galderaren bat berriro azaltzea nahi al duzu?

 

Formularioa beheratu dezakezu hemen

Osagai anitzeko aferesi-emate prozesua:

 

1º Emailearekin harremanetan jarri : emaileak hitzordua izango du bi aste lehenago jarrita (aurretiko hitzordua), eta emanaldi ordua baino 24 ordu lehenago berarekin kontaktatzen da ordua berresteko, ondo dagoela egiaztatzeko eta emanaldirako arazorik ez dagoela jakiteko

 

2º Harrera egin eta elkarrizketa sanitarioa: lehenik eta behin mailea identifikatzen da datu-basean. Ondoren, autokanporaketa orria komentatzen da eta zalantzak rgitzen dira. Bestalde, tentsio arteriala, pultsua eta hemoglobina kontrola egiten zaio, odol-emate egokia bermatzeko.

 

3º Osagai anitzeko aferesi-emateak: emailea odola ateratzeko gelara pasako da. Bertan, erizainek zaina ziztatuko diote, odoleko osagaien banaketa egin edota ateratzeko (plaketak, plasma edota hematiak). Lan hau aferesi-makinak egiten du 90 minutu inguruan. Ateratzen ez diren odol osagaiak berriro ere emailearengana itzultzen dira.

 

4º Emailearentzako aholkuak: ateraldian bertan dauden sanitarioek esango diote emaileari zein den han egoteko modu egokiena, odol-ematea ahalik eta ondoen joan dadin (likidoak hartzeak duen garrantzia, kontrako eraginak saihesteko nola jardun behar den, berriro odola emateko legez gutxienez zenbat denbora igaro behar den...).

 

5º Ematearen osteko otamena eta hurrengorako hitzordua:
odola eman ostean, garrantzitsua da honetarako prestatutako gelan atseden hartzea eta likido ugari hartzea. Hamar minutu igarota, emailea ondo baldin badago, ohiko jardunera itzul daiteke. Odol-ateratze lokala utzi aurretik, hurrengorako hitzordua emango zaio emaileari, bi edo hiru hilabete geroagorako.

 

6º Eskertze gutuna eta emailearen txartela: odola eman eta 10 egunen buruan, emaileak eskertze gutun bat jasoko du, bere analitikaren emaitzekin. Emaile berriak odol-emaile gisa identifikatuko duen txartela jasoko du, eta honekin identifikatu ahalko da hurrengo odol-emanaldietan.

  • 18 ta 65 urte artean izan
  • 50 kilo baino gehiago pisatu behar da
  • Odol emateko aldia hiru hilabetekoa da
    • Urtero odol emateko mugak: 4 aldiz gizonezkoak eta 3 aldiz emakumezkoak
    • Odol ematea ez da komenigarri hurrengo 24 orduetan: Ibilgailu handiak gidatuko baduzu, lan edo kirol arriskutsuak egingo baduzu.
  •  
    • Formularioa deskargatzeko sakatu hemen

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Elgoibar: Ambulatorio Bernardo Ezenarro, 13
Or Abe 13 @18:30 - 20:30

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube